Burrunda
Burrunda musika irratsaioa
2007-04-17 BurrundaBurrunda musika programa desberdina da. Musika entzuteko aukera paregabea da baina era berezi batean. Gure herriko musika eta baita mundu zabal osokoa ere. Gainera zuen parte artzea ezinbestekoa dugu.
Euskal Herriko kanturik onena, abestiask eskaintzeko aukera eta beste hamaika kontu asteazkenero 8tatik 9ak arte uhinak irratian.
Insertkoin musikala! Fun, fun, fun!
2009-12-22 Insertkoin | BurrundaGabonetan, Insertkoinlariak ez gara gutxiago izango eta ez dugu programarik
fun, fun, fun!egingo. Baina lasai insertkoinzaleak, ez zaitezte gure aurka harrika hasi. Gure falta konpentsatzeko errekopilatorio musikal bat emititzea erabaki baitugu, urtarrilaren bederatzirarte ostiralero zortziretan eta igandero lau t'erdietatik aurrera gozatzeko aukera izango duzuelarik.
Ordu bat inguruko inguruko saio musikala, Insertkoinen 3 urte hauetan zehar sortu ditugun kantu eder (¿!?) eta errefruxilistikoenak biltzen dituena, kuña antologia batekin nahasturik eta baita sorpresa eta ergelñkeria baten bat gehiagorekin. Gure kontura barre gehiagorik egin ezean bazeundeten, entzun Insertkoin gabonetan! Eta ez etzi, laister gara bueltan eta!
Azkenengo Burrunda entzungai hemen
2007-06-06 BurrundaHemen sakatuz daukazue azken burrunda. Presoak eta musika. Sutagar, Danba, Sarasua anaiak, Kortatu, Rip, Negu, Tapia eta Leturia eta beste hamaika talde entzuteko aukera izango duzu, baita hainbat olerki ere. Agur bero bat denei eta hurrengo denboraldian berriro elkar izango gara
Azkenengo burrunda asteazken honetan!!
2007-06-04 Burrunda
etxeraBurrundaren azken saioa badator asteazken honetan eta oraingoan presoen abestiak izango ditugu entzungai.Abestiak gain bertxortan saioko Txabolotik atala berreskuartuko dugu eta hainbat olerki entzuteko aukera izango dugu
Aste hontako Burrundan, Euskal Herria Zuzenean festibalari buruzko berezia
2007-05-08 Burrunda
EHZ Urtero bezala, aurten ere Euskal Herria Zuzenean festibala ospatuko da Ekainean. Horren inguruan mintzatuko gara Patxirekin,EHZko arduraduna eta bertan joko duten taldeen abestiak entzuteko aukera ere.
Bihar, asteazkena, burrunda berria
2007-04-30 Burrunda
burrunda badatorBurrunda berria dator, inoiz baina gogorrago. Sepultura, ill Niño, Rage Against The Machine, Korn, Children of bodom, Brujeria, Crazy Town, Stuck Mojo eta beste talde batzuk izango ditugu. Bota gurasoak etxetik eta ireki ondo belarriak, burrunda berria hemen da eta.
asteazkenean, burrundan, klasikoak ska punk moldaketetan
2007-04-23 Burrunda
burrun,burrun, burrundaaEguzkia iritsi da eta berarekin batera burrunda berria. Lorentxori ongi etorri emateko ska punk abesti pilo bat bildu ditugu, erritmo azkar eta alaiekin. Besteak beste noxf, green day, penywise...hamaika abesti eta makina bat talde.
Burrunda berrian Salam Agur
2007-03-31 Burrunda
salam agur diskoko azala1996an, agur gisa, Negu gorriak, Salam Agur diskoa kaleratu zuen. 15 abestiz osatutako diskoa, denak moldaketak. BAP, Otis Redding, The Who, Macka B, Clash, RedSkins, Poison Idea, Minor Threat, Bob Marley, Public Enemy, Errobi, Dead Kennedys, Linton Kwesy Johnson, Anestesia eta N.W.A.

