nor gara gu, zer gara gu?

Nortzuk garen? Ez gaituzu ezagutzen ala? Bada Uhinak irratia gara, aiaraldeako herri irrati librea.Urte askotako ibilbide traketsaren ostean kalitatez eta ziurtsunez emisio berriei ekin dion herri proiektu komunikatiboa hain zuzen. Musutruk lan egiten dugun aiaratarrak gara, gizarte eraldaketan sinisten dugunak.Ta jauzia eman dugula diogu, ilusio eraberrituz gatozelako aiaraldeako uhinak astintera; estudio berri eta propioekin, irratsaio berriekin, eguneroko euskarazko albistegiekin eta... gure web orrialde jaio berriarekin. Ta bai, mundura eman dugu jauzia; on line ere entzun gaitzakezulako; Santurtzin, Pekinen edo Argentinan!

1999. urtean jaio zen egitasmoa gaur egun errealitate ezin sendoagoan bilakatu dugu lan egitearen poderioz. Dozenaka buruhauste eta oztopo gaindituta, iadanik gure programazio propioz betetzen ditugu eguneko ordu gehienak; historia, musika, umorea... lantzen duten hamaika irratsaio eta aurtengo apostu nagusiena; amurrio, urduña, aiara, okondo, orozko, laudio, artziniega eta arrankudiagako albisteak bildu, landu eta euskaraz aireratzen dituen erredakzio egitura jarri bait dugu martxan; eguneroko albistegiak ditugularik goizean goiz eta gau partean; egunon aiaraldea irratsaioan eta gauerdiko balkoian hain zuzen. Orri hauetan topatuko duzu gure proiektua hobeto ezagutzeko aukera...
Sar zaitez lotsagabe eta ezagutu gaitzazu!

Fue en 1999 cuando un grupo de gente decidimos crear una radio local libre en el valle de aiara, y después de mucho andar (y tropezar) salvando docenas de problemas aquella idea se ha convertido en una realidad radiofónica y asociacionista indudable. Hoy es le día en que somos capaces de completar por nosotr@s mism@s una programación propia diaria con programas temáticos de diversa índole; musicales, de humor, juveniles, dedicados a la historia del valle... Todos ellos realizados por gente de aquí y para la gente de aquí. Este año además nos hemos propuesto un nuevo reto: Recavar la información de los pueblos de todo aiaraldea y emitir diariamente y en euskara informativos matutinos y nocturnos. Entra en estas paginas y descubrenos ¡te estamos esperando!

barka bekigute falta direnekbarka bekigute falta direnek