Ostiral honetan, martxoak 30, Kepa Sojo izango da Zein da Zeingo biktima
kepa sojoBere lehen film luzearen estreinalditik aste bete pasatu denean Zeindazeindarrok Laudioko zinemagile eroena elkarrizketatuko dugu zuzenean. Nola erantzungo ote die Kepa Sojok zeindazeindarron galdera zentzugabeei? Erantzuna jakin nahi baduzu piztu zure irratia ostiral honetan arratsaldeko zazpietatik zortzi ta erdietara, edo errepikapena entzun nahi baduzue, piztu igandean eguerdiko hiruretatik lau ta erdietara.
Oraingoan gainera, opari mundialak ditugu gure asteko pertsonaia asmatzen dutenei emateko (lunaredun iratzargailua, pilota saltari eroa, etabar...)
Zein da zein? Zuk esan.
ni ere zein da zein
noizko telebista saio bat zein da zeineko partaidekin??bitartean klub de fans bat eitea proposatzen det, milkaka eta milaka lagun bai gara zuen jarraitzaileak. Hori bai, ez gaituzue oso ondo zaintzen, zeren ez dituzue zuen programak zintzilikatzen.
Galdera bat Keparentzt: zergaitik zure laburmetraia CUANDO PUEDAS, Alex d la Iglesiaren MIRINDAS ASESINASen oso antzekoa da??.ajjajajajaj. bueno badaezpa ez galdetu hori
muxu bero bat
Falta zena: Arazo teknikoak
Ez laguntxo ez. Azkenean ez genion zuk proposatutako galdera hori esan. Nahikoa genuen elkarrizketaren emisioaren erdian izan genituen narazo teknikoekin. Programa entzun baldin baduzu, grabazioa nahiko txarto entzuten dela konturatuko zinen. Normala da, telefonoan grabagailu txiki bat jarriz grabatu genuen eta!
Azkenik elkarrizketa bat!
Bai horixe! Berria jaso egin dudanean ezin nuen sinistu: benetako elkarrizketa bat Zein da zeinen! Horain dela hilabete batzuk, zeidazeindarrok elkarrizketa bikaina egin zioten Txan magoari eta, nahiko laburra zenez gero, beste bat entzuteko gogoekin geratu egin nintzen. Bihar, Martxoak 23-an, palomita bol eder batekin sofan goxo-goxo jarri eta piztu dezagun irratia zazpiretan!


Zein da zeinek oporrak hartzen ditu
Lanez betetako hilabete nekagarri hauen ondoren, aste santuko oporrak hartuko ditugu zeindazeindarrok. Baina lasai, ez ezazue zeuen buruaz beste egin, bi asteren buruan hemen gaudelako berriz gure entzule maiteen belarriak gure ahots alai eta ederrekin betetzeko!