Zein da zein?

lotsagabekeriaren izenean, gaztetxoak eztandaka euskaraz zuzenean: ostirala 19:00-20:30 errepikapena: igandea 15:00-16:30

Zeindazein

Luziak (aupa zu!) zuzendutako orkestra modukoa da Zein da zein programa, beste sei partaideekin batera humore euskalduna Euskal Herri zer diot nik,Estatu zer ostia, Mundu Osora zabaltzeko asmoz sortua. Ez daukate aurrekonturik ezta soldatarik ere, baina garrantsitzuena badaukate, eta galdetuko duzue zer den hain garrantzitsua; ba gogoak! Eta, beste tontakeriarik bururatzen ez zaidanez, zuekin batera, hemen daude orkestra honen partaideak:

zein da zeingo sateliteakzein da zeingo sateliteak

Luzia: Zuzendaria.

Edorta: Bola-jolea.

Ilazki:Eztabaidaria.

Txabi: Txapa-emailea eta zinefiloa.

Jone: Algaralaria.

Txeseka: Bola-jole ikastuna.

Amaia: H guneko maistra.

Beno, eta besterik gabe, emozio gogorrak nahi badituzue edo arrisku kirola gustoko badituzue, jarri kaskoa, lotu soka gerrira eta piztu Irratia 96.5 fm kanalean ostiraletan 7:00etatik 8:30etara edo igandetan 1:00etik 2:30etara.


Uhinak irratia telebistan Zein da Zein-en eskutik...

Ah zelako irudia, aizue! http://www.eitb.com/sutanblai/
Eta ostiral honetan ekainaren 22a, denboraldiaren azkenengo irratsaioa! Ez galdu! 

Zein da zein-en ekainaren 1-eko saioa entzungai!

txese ez zaizu ikusten, joe!txese ez zaizu ikusten, joe!

Maskota hauteskundeen analisia, nudismoa, Pintxo pintxoren hard core bertsioa eta askoz gehiago! Hemen entzun  


Zein da Zeinen maskota aukeratzeko hauteskundeak. Zure botoa garrantzitsua da!

Hautagaiak momentuzHautagaiak momentuzBart ala Speedy- Speedy ala Bart.  Zeinek jasotzen du hobeto Zein da Zeinen ispiritu okerra? Momentuz hauek dira hautagaiak baina zuk zeuk zeure proposamena egin dezakezu albiste honi iruzkin bat gehituz.  Nahi baduzu zeure burua edo zure hamsterra edo zure aita aurkeztu dezakezu maskotarako.


Ostiral honetan, martxoak 30, Kepa Sojo izango da Zein da Zeingo biktima

 kepa sojokepa sojoBere lehen film luzearen estreinalditik aste bete pasatu denean Zeindazeindarrok Laudioko zinemagile eroena elkarrizketatuko dugu zuzenean. Nola erantzungo ote die Kepa Sojok zeindazeindarron galdera zentzugabeei?

UHINAK irratia eta EUSKADI GAZTEA emisio bateratuan

 

zien da zeingo lagunak obretan geundela berotzen...zien da zeingo lagunak obretan geundela berotzen... Pasadan ostiralean haize bolada gogorrek Joseina etxeberria ekarri zuen gure estudioetara, txantxa egitera etorri eta adarra ondo jo zieten gure zein da zein?eko lokutore gazte eta lotsagabeek. Uhinak irratiak baina erabaki garrantzitsu bat hartu berri du dei honen karietara; gure esatariei "clausula de rescisión" delakoa ezartzea; gurekin nahi ditugu ta!

Hementxe daukazue elkarrizketa...goza zazue!

Edukiak hedatu