Insertkoin
Insertkoin
2010-09-28 InsertkoinNola definitu daiteke Insertkoin? Ez zaitezte saiatu “Nire Lehen Hiztegian” begiratzen, gu mila aldiz begiratu baitugu eta ez baitzaigu ezer atera. Gero, gure kazetari nekaezinaren senari jarraituz wikipedian begiratu genuen… eta hor ere ez zen
ezer agertzen.
Periodismo de investigación delakoa egitea erabaki genuen orduan eta etxeko Elhuyar hiztegi entziklopedikoak hasi ginen aztertzen… eta hor ezta ere. Tibeteraino joan ginen hango monje budistei inspirazioa eskatuz; galdera egin genienean arrapaladan alde egin zuten monastegitik eta Txinako Alderdi Kanabikoan eman zuten izena (beste bat Aralarren sartu zen). Gure barne munduan arakatuz pasa izan ditugu urteak eta urteak yoga edota kapoeira ikastaroen bitartez, Mikologikako hitzaldietara astero joanez eta errezetarekin bakarrik lor daitezkeen botikak hartuz.
Horren guztiaren ondoren azkenik lortu dugu Insertkoinen esanahia aurkitzea, jakin nahi duzuela? Ba… hori, Insertkoin.
Ostiralero arratsaldeko 20:00etan eta errepikapena igandero 16:30etan.
Urduñako gazte asanbladako kideeei elkarrizketa!
2011-04-10 Insertkoin
Ostiral honetako irratsaioan Urduñako gazte asanbladako Naiararekin hitz egiteko parada izan dugu. Bera larunbat honetan Urduñan ospatu den 13. Gazte Egunari buruz mintzatu zaigu eta, horrekin batera, asanbladaren historiaren errepaso zabal bat egin digu.
Urduñako gazte asanblada duela 13 urte sortu zen. Izan duen ibilbideari buruz, Udalak jarri dizkion trabei buruz (epaiketak, desalojoak...) eta dituen helburuei buruz mintzatu gara.
Elkarrizketa entzuteko klikatu hemen!
Urduñako gazteek okupatutako Alhondigaren desalojoa gauzatu zenean Uhinaken asanbladakoei egindako elkarrizketa entzun nahi izanez gero, aldiz, hementxe klikatu!
Zanpazu bizirik! plataformako kideei elkarrizketa
2011-04-06 InsertkoinPasaden asteko irratsaioan Zanpazu Bizirik! plataformako kide den Jon Apodaka izan genuen gurean. Ganekorgorta mendian eta Jesurin (Orozko) eraiki nahi dituzten zentral eolikoei buruz mintzatu ginen berarekin, eta gure ingurunearekiko eraso honen aurrean plataformatik emango duten erantzunaren berri izan genuen.
Entzun elkarrizketa hemen!
Hortaz gain, Irish Txokou's atalean euskal mitologian murgildu ginen berriz ere eta, hala, Akerbeltz pertsonaiaren nondik norakoak jakin ahal izan genituen. Entzuteko klikatu hementxe!
Metalurgia atala ere bete-beterik izan genuen, Turisas folk-metal taldearen ibilbide oparoa ezagutu ahal izan baitgenuen bertan. Entzuteko klikatu hemen!
Aste honetan ere irratsaio gogor batekin etorriko gara; elkarriketez, albistez, sketxez, musikaz eta humorez bapo hornitua!
Entzun irratsaioa osorik! Entzun eta zabaldu!
Urduñako kontzentrazio esparruari buruzko elkarrizketa Joseba Egigureni
2011-04-03 Insertkoin
Duela bi aste Joseba Egiguren kazetari laudiarra izan genuen Insertkoinen. Berak Urduñan egon zen kontzentrazio esparruari buruzko ikerketa bat argitaratu berri du. Gaur egun "Txefos" bezala ezagututako Josefinoen eskolak okupatzen du gerra zibilaren garaian frankisten kontzentrazio esparrua izandako eraikina. Bertan ehundaka antifaxista izan zituzten preso. Bertan bizi izan ziren tortura, errepresio eta abarrez mintzatu zitzaigun Joseba Egiguren.
Entzun elkarrizketa hemen klikatuz!
Hortaz gain, bestelako gauzak ere izan genituen Insertkoinen. Irish Txokou's atalean euskal mitologia izan genuen mintzagai eta hala, Sugaar izeneko pertsonaia aztertu genuen (entzuteko klikatu hemen). Metalurgia atalean aldiz, Dark Age eta Within Temptation taldeak entzun ahal izan genituen (entzuteko klikatu hemen).
Entzun irratsaio osoa hemen eta zabaldu!!!
Izarra garagardo autogestionatuaren egileei elkarrizketa
2011-03-27 Insertkoin
Insertkoin irratsaioan atal berri bat estreinatu dugu: Lupuluaren txokua, garagardoari (bre aldaera guztietan) dedikatutako txokua. Estreinaldi honetan Izarra garagardoaren egileekin hitz egin genuen.
Izarra gargardoa Bilboko Kukutza gaztetxeko kideek abian jarritako proiektu autogestionatua da. Lupuloaren txokuan gurekin izan genituen eta hala beraien esperientziaren berri jaso genuen.
Elkarrizketa entzun hemen!
Hortaz gain, jada entzungai dituzue pasaden bi astetako irratsaioak, arazo teknikoak medio orain arte eskegi izan ezin ditugunak:
7katu gaztetxekoei elkarrizketa!
2011-02-11 InsertkoinBilboko 7katu gaztetxeak 4 urte bete ditu. Hortaz gain, larunbat honetan (otsailak 12) Bilboko Alde
Zaharreko lehen gazte eguna antolatuko dute bertako gazte asanbladakoek. Hori guztia dela eta, beraiekin kontaktuan jarri gara gaztetxearen ibilbidearen inguruan hitz egiteko.
Elkarrizketa entzuteko klikatu hemen!
Elkarrizketa hau gaur egin beharko genukeen Insertkoinen irratsaioan sartu beharko genuke. Baina emisio-arazoak direla eta hurrengo asterako izango dugu. Goza ezazue! Hurrengo astean gehiagorekin etorriko gara!!
Amaiur taldeari omenaldia, esaldi xelebreak eta musika barra-barra!
2011-01-26 InsertkoinHemen gaude Insertkoinekoak, Gabon Zaharretako Herrikadak taldearen kontzertu akustikoaren ajeaz e
rrekuperatzen oraindik, baina mikroari gogor heltzen jarraitzeko prest! Pasaden ostiraleko saioan, iohiko agenda eta sketx bariatuak izateaz gain, Amaiur talde berbenero mitikokoei omenaldia egin genien, pasaden larunbatean eskaini baitzuten beraien azken kontzertua (hautsa gara eta hauts bihurtu gara guztiak... en fin Serafin).
Baina ez ginen itzuliko ez denagatik negarrez egotera mugatu, bestelako gaiak ere ikutu baitgenituen. Ohiko jebitroientzako musika dosiaren ostean (Metalurgia atalean), Historian barrena... kangrena!! atal beteranoaren unea iritsi ziztaigun, zeinetan hainbat pertsoinai famaturen esaldi xelebreak entzun ahal izan genituen.
Entzun hemen eta gozatu! Hurrengo ostiralean, zortzietan, entzunzazue!!!!
Herrikadak taldearen kontzertu akustikoa, Mikel eMe DJaren sesiua eta kanpaikadak entzungai!
2011-01-09 Insertkoin
Hemen daukazue Uhinak Irratian gabon zaharrak zirela eta egin genuen programazio berezia entzun eta deskargatzeko. Gabon zaharretako irratsaio bereziari arratsaldeko zortzietan eman genion hasiera Insertkoinen urte amaierako saio bereziarekin. Ondoren Mikel eMe DJaren sesiua etorri zen zeinean aretako DJ honek ordu pasatxo batekoa izatera iritsi zen tekno musika-emanaldia eskaini zigun.
Ondoren gaueko plater gogorrena etorri zen gurera, Herrikadak taldeko kideak irratiko estudioan egon baitziren beraien diskaren inguruko elkarrizketa bat burutu eta, bide batez, mini-kontzertu akustiko bat eskaintzeko asmoarekin. Honakoak izan ziren urte berria hastear zegoela eskaini zizkiguten abestiak:
Ondoren, eta 2010ari bukaera emateko, Insertkoin saioko kideok kanpaikadak eman genituen Herrikadako taldekideekin batera Arakaldoko kanpandorretik, sobiet-txumbatxumba-kongito-pettikomitee-party moduko batean. Ondoren, ojodagila saiokoek berian ia 5 urtetako ibilbidea laburbiltzen duen momentu onenen errekopilatoriu bat eskaini zuten, urtarrilaren 1eko goizeko zortzietararte iraun zuena. 12 orduko emisio etngabea urte berriari ongi etorria egiteko!
Besterik gabe: entzun, gozatu eta, noski, zabaldu!!!
P.D: Audioak entzuteko marroi koloretako letretan klikatu behar da (badaezpada ere diogu).
Gabonetako saio berezia entzungai!
2010-12-29 InsertkoinInsertkoin irratsaioaren edizio berezi batez gozatu ahal izan genuen pasaden abenduaren 24an, olentzeroren zain geunden bitartean.
Beste sorpresa askoren artean, Aiumeen Basoa talde folk metal taldearen inguruan eginiko erreportaje batez gozatu ahal izan genuen, taldeko abeslari eta gitarrajoleari eginiko elkarrizketa eta guzti zeukana. Hortaz gain, Hala Bedikoei eginiko beste elkarrizketa bat entzun ahal izan genuen, urte berriari ongietorria egiteko antolatzen dabiltzan jaiaren karietara.
Aurrekoaz gain, olentzerori eginiko elkarrizketa (jaso dituen paramilitarren finantzaketa salaketak direla eta), loteriari buruzko bakarrizketa eta gabonetako hipokrisiari jarritako bertsuak izan genituen gurean.
Entzun!
Din, dan, don... Insertkoin badator!
2010-12-24 InsertkoinGabonak gainean ditugu jada, eta hori dela eta Insertkoinekook irratsaio berezi bat prestatua daukagu Aiaraldea osoari uhinen bitartez zabaltzeko. G
abonetako saio berezi honetan denetarik izango dugu: agenda izoztua, gabonetako hiprokrisiari jarritako bertsuak, Hala Bediko kideei urte amaierarako antolatu duten dela eta eginiko elkarraizketa eta, saioko plater gogorrena, folk metal talde euskaldunari egindako elkarrziketa-erreportaje exklusiboa. Guzti hau eta beste hainbat sorpresa gehio gaur, ostirala, abenduak 24,arratsaldeko zortzietatik aurrera. Eta errepikapena igandea 15:30etan. Din, dan, don...

