gorobeleko artzaina

artzainaartzainaHorretarako, Orduña, Aiara, Amurrio, Okondo, Laudio, Arrankudiaga eta Orozkoko kontuak argitzeko laguntzaile historiazale ugari ditugu:J.C. Navarro, Felix Mugurutza, Natxo Urkixo, J.L. Urrutia, Mateo Larrabide, Iñaki Garcia Uribe, ... Horiekin batera, Aiaraldeko historia den puzzle haundi hau osatzen sahiatuko gara.

Nahi al duzu puzzle honen itxura ikusi? Igo zaitez Gorobeleko atalaia honetera ta gustora erakutsiko dizkizut lurralde eder honen sekretuak." "Hemendik, Gorobeleko atalaiatik, Aiaralde osoa dut bistan. Ta bista ikusgarria da benetan. Gure gaur eguneko inguru maite hau, historian zehar izandako gertakari ezberdinen ondorioa da; batzuk latzak, beste asko, aldiz, pozgarriak. Guzti horiek nik ikusi izan ditut. Eta iaztik, Uhinak Irratiari esker, zuei kontatzen hasi nintzen.

Aiaraldearen historia aberatsa da oso eta gu guztion artean zaindu behar dugu, ezerezean galdu ez dadin.

Baina zaintzeko, ezagutu behar lehengoz. Hori da programa honen helburu bakarra:
nondik gatozen jakitea,
gaur egun zer garen hobeto uler dezagun.