Jose Paulo Ulibarri Okondoko idazlea mintzagai Gauerdiko Balkoian
2008-06-06
Gauerdiko balkoia
Ostegun gauean Jose Paulo Ulibarri idazle eta euskaltzale okondoarra izan dugu hizpide Gauerdiko Balkoian. Horretarako Patxi Galé Euskaltzaindiko Onomastika Batzordeko kideak gure balkoira bisita egin digu eta gure eskualdean ere nahiko ezezaguna den pertsonai honi buruz hainbat kontu argitu du. Ulibarri 1775an jaio zen eta aitzindari izan zen euskararen arloan: ikastolak bultzatu zituen, hiztegigintzan aritu zen... Klik egin eta entzun elkarrizketa.

