Gauerdiko Balkoiaren itzulera hurbil dago

Opor luzeen ondoren (bai, gure entzule fidelenei seguru luzeegiak irudituko zitzaizkiela, baina aizue, atsedena behar genuen...) Gauerdiko Balkoiaren denboraldia hasteko gertu dago. Azken ukituak ematen ari gara eta berrikuntzaren bat edo besteren berri eman behar dizuegu.

Datorren urriaren 9an, asteartearekin, Gauerdiko Balkoiaren denboraldi berriari ekingo diogu. Bi aldaketa nagusi dakartza irratsaioak urte honetarako. Batetik, asteartetik ostegunera bitartean hiru egunez astean izango gara zuekin eta bestetik, ordutegia ere berritu dugu: 22:00etatk 23:00etara entzun ahal izango gaituzue zuzenean eta errepikapenak hurrengo egunean izango dituzue goizeko 8:00etatik 9:00etara. Gure web orrialdean ere, irratsaioa bukatu bezain laster berau deskargatu eta nahi duzuen orduan zuen ordenagailu edo tramankulu elektroniko eramangarrietan entzun ahal izango duzue.

Astelehenetan gure irratsaioarekin zitarik ez baduzue ere, ez ahaztu irratia pizteaz, informazioari lekua egingo baitiogu ere Uhinak irratian. Asteko lehen egunean eta ordutegi berean (22:00-23:00) En el Punto de Mira irratsaioa entzun ahal izango duzue.

Aldaketarik izango ez duena edukia da, Aiaraldeko informazioari birpasa ematen jarraituko dugulako. Horretarako gure inguru hurbileko berriak eta berriotako protagonistek hartuko dute garrantzia Gauerdiko Balkoian.

Zita bat duzu gurekin datorren astetik aurrera! Irratiaren bestaldean nahi zaitugu!

 


Servicios Informativos

Y para acabar la semana la actualidad vista po encima en el magazine-txoko OJODAGILA, ¿donde vas aencontrar una propuesta informativa mejor?

UHINAK IRRATIA servicios informativos... EN EL PUNTO DE MIRA, GAUERDIKO BALKOIA eta OJODAGILA