Juanjo Hidalgok bisitatu zuen atzokoan gure balkoia
2007-03-21
Gauerdiko balkoia
- Erreproduzitu:
- Luzera: 12:02 minutu (3.44 MB)
- Formatua: MP3 Mono 22kHz 40Kbps (CBR)
Juanjo Hidalgo historialariak Untzuetako mendian aurkitutako Erdi Aroko gazteluaren arrastoen inguruan hitzegin zigun eta honen gainean mintzatzeko prestatu dituzten jardulnaldiez. Zuzenean entzuterik izan ez bazenuen... orain klik batean zure eskura!
Bestalde, gaur gauean Korrikaren inguruan hitzegingo dugu luze Gauerdiko Balkoiaren emisio berri batean. Korrikaren 15. edizioaren detaile guztiak ezagutu nahi badituzu, adi gaueko 22:15etatik aurrera gure sintoniari. Gaur gainera, albistegia, musikaren txokoa, agenda eta lotarako ipuina. Zure zai egongo gara!

