Antzerkira joateko bi sarrera lor ditzakezu Gauerdiko Balkoiaren lehiaketarekin

Gure balkoiaGure balkoiaDatorren otsailaren 25ean, igandea, arratsaldeko 19:00etan Artea antzezlana ikusteko aukera izango dugu Amurrio Antzokian. Txalo produkzioak taldeak ekoiztutako lan hau ikusteko bi sarrera irabaz ditzakezu, nahi duzun lagunarekin lan hau ikustera joateko. Galdera erraz bati erantzutea besterik ez duzu: esango al zeniguke obran partehartzen duten hiru aktoreetako baten izena behintzat? Erantzunak gauerdikobalkoiaarrobauhinakpuntunet helbidera bidali. Erantzuna asmatzen duzuenon artean zozketa burutuko dugu. Zorte on eta anima zaitezte parte hartzera!