Urduñako Udalak Gazte Asanbladak okupatu berri duen eraikinetik bota ditu gazteak

  • Erreproduzitu:  
  • Luzera: 9:25 minutu (2.7 MB)
  • Formatua: MP3 Mono 22kHz 40Kbps (CBR)

Iragan astean Urduñako udalak gaztetxea eraitsi ondoren, Gazte Asanbladako kideek eraikin Urduñako gaztetxe berriaUrduñako gaztetxe berria berri bat okupatu zuten euren proiektuekin aurrera segitzeko xedez. Gaztetxe eraitsiaren atzean dagoen Alhondiga zaharra eraikinean sartu ziren gazteak larunbatean eta beren lanekin aurrera segitzeko borondatea agertu zuten. Hementxe duzue Gazte Asanbladako kide Andimarekin Alhondiga okupatu berritan izan genuen elkarrizketa.La Alhondiga eraikin honetan Urduñako udalak gizarte etxea eraikitzeko proiektua dauka eta beheko solairuan gazte-leku bat sortzeko asmoa. Hain justu, beheko solairu hau da gazteek okupatutakoa.

Astearte arratsaldean ordea, Udalak bertatik kanporatzeko erabakia hartu zuen eta gazteak eraikinetik ateratzera behartu zituen. Gaur gaueko Gauerdiko Balkoian (22:15etatik aurrera) informazio gehiago izango dugu