Egunon Aiaraldea

aiaraldeako albisteak gosaltzeko euskaraz egunero astelehenetik ostiralera goizeko 08:00tatik 09:00tara

egunon aiaraldea

jauzia; euskaraz eta egunero!jauzia; euskaraz eta egunero!Eguna argitu gabe dagoela Uhinak Irratitik egunon esatera gatozkizu astelehenetik ostegunera. Ohean goxo-goxo bazaude, kafesnea eta kruasanarekin gosaltzen bestela, edo kotxean lanera bidean, ez ahaztu irratia pizteaz eta ordubetez konpainia egingo dizugu goizeko 8:00etatik aurrera.

Tokiko informazioari birpasa zabala ematen diogu goizero Egunon Aiaraldea irratsaioan. Gure eskualdean izan diren berri garrantzitsuenak aletzen dizkizuegu eta berriotako protagonistak izaten ditugu goizero gurean. Berrien birpasaz aparte eguraldiak ekarriko dizkigunaketa gure inguruan izango ditugun kultur ekitaldiak ere gogorarazten dizkizuegu. Hau guztia nobedade musikal berrienez lagunduta.
Egunon Aiaraldea tokiko informazioa bildu eta zabaltzeko Uhinak irratiak egiten duen apustu sendoaren isla da. Irratiaren erredakzio taldeak lan eskerga egiten du Aiaraldeko herri guztietan ematen diren gertakizunak jaso eta ikuspuntu aurrerakoi batetik zabaltzeko. Ahalegin berezia egiten dugu gertakizun hauen protagonista diren erakunde, elkarte edo banakoakgure mikrofonoetara ekartzen, berriak lehenengo pertsonan emateko helburuarekin. Eta hau guztia euskaraz egiten dugu, gure hizkuntzari beharrezkoa duen bultzada emanez.

Ez ahaztu, eguna informatuta hasi nahi baduzu hitzordua daukazu goizero:

Negua iritsi da Aiaraldera

Elurra AmurrionElurra Amurrion Elurra kotxeanElurra kotxean Berandu bada ere, negua iritsi da gure Aiaraldera. Urtarrila bukaerak elurra ekarri digu eta ingurune guztiak zuriz jantzi dizkigu. Irrati honetako berriemaileak, ematen du beste ezer hoberik ez dutela egiteko eta argazki kamerarekin atera zaizkigu bueltatxo bat ematera gure herrietatik. Hementxe dituzue emaitzak. Goxatu elurrarekin!

Haika-Segi auzian emandako epaiaren ondorioz Polizia gure kide Gartzenen bila ari da

Espainiako Auzitegi Gorenak ostiral eguerdian jakinarazi zuen Haika-Segi auziko epaia. Audientzia Nazionalak Jarrai, Haika zein Segi gazte erakundeak terroristatzat jotzeko zantzurik aurkitu ez bazuen ere, Goreneko epaileek kontrakoa iritzi diote eta hiru gazte erakundeak terrorista izendatu dituzte eta Audientzia Nazionalak zigortutako 24 gaztetako 23ri kartzela zigorra 6 urtera igo die. Tartean da Uhinak irratiko kide Gartzen Garaio.

Ostiral arratsaldean bertan hasi ziren atxiloketak,

inauguraketan... festa jendetza eta etorkizunerako grina kiloka!

ta han zeuden espero genituenak eta beste! Bedeinkapena ematera hurbildu zitzaiguna, udal artxibadorea eta medikuren bat ere egongo zen akaso baina alkateak ez gintuen ez bere bisitarekin ilustratu. Hantxe egon bazeudenak gure "bazkide agurgarriak" ziren (peloteoa ez da eta inoiz gutxiegi!) eta por fin hilero lapurtzen diegunaren apurra itzuli genien bueltan txaposo baten erruz hoztu ziren luntx·eko pintxoekin... ze a ze astunak izan gaitezkeen jarriz gero. En fin luze joan zela htzaldi demoniyua (ta noski mila grazia chef marmori! ta upariri! ta eliri!) deluxe zeuden eta pintxoak! Ta porfin inauguraketa cesareatua burutu genuen, lepoz beteta estudioak eta gu geu ere aurrera segitzeko indarrez beteak.


Edukiak hedatu