Gauerdiko balkoia

Urriaren 10eko Gauerdiko Balkoia entzungai

61:07 minutu (17.49 MB)

Hementxe duzue asteazken honetako Gauerdiko Balkoia irratsaioa entzun edo jaisteko aukera. Gure inguruko berriak, EAE-ANVko zinegotzi Josu Zabalarekin elkarrizketa, zinemaren gaineko tartea, agenda oharrak, lotarako ipuina... zuzenean entzuterik izan ez baduzu ez galdu aukera hau!

Urriaren 9ko Gauerdiko Balkoia entzungai

46:31 minutu (13.31 MB)

Hementxe duzue astearte honetako Gauerdiko Balkoia irratsaioa entzun edo jaisteko aukera. Denboraldi berriko lehenengo emanaldia!!! Gure inguruko berriak, teknologia berrien gaineko tartea, agenda oharrak, lotarako ipuina... ez galdu aukera hau!

Alberto Frias Lurra elkarteko kidea Gauerdiko Balkoitik pasatu zen

23:40 minutu (6.78 MB)

Udaberriko balkoiaUdaberriko balkoiaGure eskualdean hirigintza kontuak puri-purian daudela-eta (Artziniegako arau subsidiarioen berrikuspena, Laudioko Hirigintza antolamendurako plan berria...) Lurra elkarteko bozeramaile Alberto Frias gonbidatu dugu gure balkoira, gai hauen inguruan bestelako ikuspegi bat eman diezagun.

Juanjo Hidalgok bisitatu zuen atzokoan gure balkoia

12:02 minutu (3.44 MB)

Juanjo Hidalgo historialariak Untzuetako mendian aurkitutako Erdi Aroko gazteluaren arrastoen inguruan hitzegin zigun eta honen gainean mintzatzeko prestatu dituzten jardulnaldiez. Zuzenean entzuterik izan ez bazenuen... orain klik batean zure eskura!

Toponimiaz aritu zaigu Felix Mugurutza Gauerdiko Balkoian

20:50 minutu (5.97 MB)

Laudioko udalak herriko Mapa Toponimikoa kaleratu duela aprobetxatuz, Felix Mugurutza historialari eta hizkuntzalaria gonbidatu genuen Gauerdiko Balkoira, maparen inguruko xehetasunak komentatzeko asmoarekin. Berarekin izandako solasaldia entzun dezakezue hemen.

Iñaki Isasi Euskalteleko txirrindularia elkarrizketatu dugu Gauerdiko Balkoian

19:41 minutu (5.64 MB)

Txirrindularitzaren denboraldi berria hasi dela aprobetxatuz, Iñaki Isasi txirrindulari aiararra gonbidatu genuen Gauerdiko Balkoira. Orain lesionatuta badago ere, urte honetarako dituen erronkez hitzegin digu eta denboraldi honetan garaipenen bila jo eta su arituko dela azaldu digu. Hemen daukazue elkarrizketa osorik.

"Euskal gazteria aurrera, Gartzen aurrera" erreibindikazio astearen berri jaso genuen Gauerdiko Balkoian

10:07 minutu (9.27 MB)

Gazte mugimenduko kide Eriken bitartez, aste honetan zehar "Euskal gazteria aurrera, Gartzen aurrera" lemapean burutzen ari diren ekimenaren berri jaso genuen. Ekimen honen zergatiaz eta prestatutako egitarauaz gehiago jakin nahi baduzu, elkarrizketa entzutea besterik ez daukazu.

Andere Abesbatzako kide Asun Irazabalekin hitzegin genuen Gauerdiko Balkoian

27:47 minutu (7.96 MB)

Andere Abesbatzak hamasei urte bete ditu eta diska grabatu du hainbat abestirekin. Emakumeek osatzen duten abesbatza honetako kidea den Asun Irazabalekin izan gara solasean eta beren ibilbidearen zein aurrera begirakoen inguruan hitzegin digu. Hementxe daukazu elkarrizketa interesgarri hau entzuteko aukera.

Aiaraldeatik geroz eta hurbilago dago tokiko telebista digitalaren sorrera

18:39 minutu (5.34 MB)

Atzoko Gauerdiko Balkoian Jose Jabier Iñigo Haimaka TB elkarteko kidea elkarrizketatu genuen. Elkarte honek Euskal Autonomi Erkidegoan tokiko hamabost telebista digital sortzeko proiektua garatzen ari da.

Hementxe duzue Gauerdiko Balkoiaren asteko tertulia

37:04 minutu (10.61 MB)

Dakizuen bezala ostegun gauetan Gauerdiko Balkoian tokiko informazioa jorratzen duen tertulia izaten dugu. Aste honetakoa entzuteko aukerarik izan ez baduzue, hemen duzue orain aukera Andoni eta Oihana solaskideak gure inguru hurbileko gaien inguruan hizketan entzuteko. Bestalde, antzerkira joateko sarreren lehiaketak badu irabazlea: Ainize. Zorionak!!

Edukiak hedatu