Aiaraldea.fm

Aiaraldeako albisteak jasotzen dituen euskarazko irratsaioa. Astelehenetik ostiralera goizeko zortzietan, eguerdiko hiruretan eta gaueko hamarretan.

Aiaraldea.fm

aiaraldea.fm astelehenetik ostiraleraaiaraldea.fm astelehenetik ostiraleraAiaraldea Komunikazio Leihoa zabaldu genuenetik hile batzuk joan dira jada. Iazko ikasturte amaieran uhinen bozgorailua harrapatu genuen, eta aurtengo parrillan ere, presente izan nahi dugu zeure belarrietan. Goizean esnatu berritan, berri freskoak izan ditzazun lanean segiko dugu. Bazkalorduan eta iluntzean ere, aiaraldeko azken albisteen informazioa jasoko duzu aiaraldea.fm irratsaioan. 30 minutuz inguruetako notiziak, kultur proposamenak, bideoen audioak, eta agenda deialdiak izango ditugu hizpide. Astean zehar egunero egunero, Aiaraldea.com-en argitaratutako berri freskoak izango ditugu entzungai. Astelehenetik ostiralera, Uhinak irratian, euskara hutsezko albistegia. On dagizuela!


Aiaraldea.fm oporretan goaz

Aiaraldea.fm-ko kideak udako oporrak hartu ditugu. Pasaden ostiralean egin genuen azkeneko albistegia. Psaden urteko irailean hasi genuen eguneroko ordu erdiko irratsaio hauxe, eta jada 150 saio baino gehiago emititu ditugu. Zuekin egon gara kurtso honetako goiz, arrtsalde eta gauak aiaraldeako albisteez hornitzen. Eta hurrengo kurtsoan ere zuekin egongo gara, egunero, 96.5 fm-a eskualdeko informazioz hornitzen.

Besterik gabe, ondo segi eta udazkenerarte!!!

 P.D: Udan zehar, Aiaraldeako informazio, albiste, agenda deialdi, erreportai eta abarrak aiaraldea.com atarian izango dituzue.

Herri Urrats, medikuntza naturala eta bidegorriak mintzagai

Honako albiste hauek izan ditugu gaurko irratsaioan:

Amurrioko bidegorriak hobetu nahi dituzte

Gizarte Etxeko kultura batzordeak medikuntza naturalari buruzko jardunaldiak antolatu ditu maiatzerako

"Herri Urrats"ekin bat eginez Senperera joateko deia luzatu dute hainbat eragilek

Hortaz gain,Happy thank you more please filmaren inguruko zinema proposamena entzun ahal izan dugu eta asteburu honetako agenda deialdiei (Otxomaioaei eta abarrei) errepasoa eman diegu. 

Entzun irratsaioa hemen eta zabaldu uhinetan berrena!!!


Zezenketek eta otxomaioek radarrak piztu dituzte

ooEgun parte hartzailea izan zen atzokoa aiaraldea.com-en. Iruzkin dexente utzi zituen eguna, bai horixe. Lehenbizi FM-ren euskara zuzenketak, nola ez. Gero, Amurrioko jaietan zezenketetarako plaza berrian inbvertituko duela amurriok... eta iritzien eurijasa izan zen atarian. Eta Arrankudiagako Udalak, errepideko radarrak berriz ere martxan jartzeko eskatu du. Mikel Ayllonek Atxagaren eleberri bat ekarri digu literatur txokora. Gure belarrietara ere iritsi da. Entzun nahi?

Portzierto, badatoz Otxomaioak!


Artziniegako futbol zelaia, Udal lanbide Heziketa eskola, eskupilota eta Aginagak jaiak

Maiatzaren 4ko albistegiko edukiak: ENTZUN!

- PPren salaketa Artziniegako futbol zelaiaren kudeaketaz

- Arabako Herri arteko eskupilota txapelketa

- Aretako bizilagunen protesta

- Aginagako jaietako kartel lehiaketa

- Bideoa: Laudioko Txirrindularitza Saria

- Kultur leihoa: Agenda proposamena, Txabi Alvarado

OMNIA, Bildu, hidrologia eta Urduñako abere azokaz

Maiatzak 3 astearteak honako albisteak utzi dizkigu; OMNIA plataformaren aurkezpena Laudioko auzoetan, Amurrioko Hidrologia foroa, Urduñako abere txapelketa eta Bilduren legezkanporatzea. Gehiago jakin nahi duzula? ENTZUN!

Aiarako jai herrikoiak Aiaraldea.fm irratsaioan mintzagai

Aiarako jai herrikoien afitxaAiarako jai herrikoien afitxaHonakoa izan dugu mintzagai aste honetako lehen aiaraldea.fm saioan:

Aiarako Jai Herrikoiak, hirugarren urtez

Horretaz gain gure eskualdean aste honetan zehar burutuko diren ekintza ezberdinei buruz hitz egin dugu gaure agenda oharren bitartez. Saioa entzun nahi baduzu egizu klik hemen

 

Edukiak hedatu
All services for advertising - research papers. | Just look at this superb business process automation here. | where can i make a logo online