10. gazte eguna Urduñan
Goizeko 12:00tan, Sinkoña irratia izango da foru plazako kioskotik eta graffiti txapelketa ospatuko da foru plazan bertan.
12:30tan, haurrentzako jolasak eta puzgarriak izango dira.
13:00tan, pregoia izango da foru plazan eta honen ostean trikipoteoa abiatuko da.
14:30ak aldera, herri bazkaria plazako arkupetan.
Bazkalostean, 16:00ak aldera, mus txapelketa burutuko da.
18:00tan kale animazioa izango da, kale antzerkia, malabareak…
19:00tan, txokolatada foru plazan.
19:30tan mamotxorroak aterako dira herritik zehar.
20:00tan, kalejira izango da “autogestioaren bidetik gaztetxea eraiki!” lelopean.
21:00tan, parrillada izango da foru plazan.
22:00tan, kontzertuak foruen plazan: EARLY REFLECTIONS (reggae banda, 10.gazte egunaren abestiaren egileak), PIKUTARA (80. hamarkadako punk talde mitikoa) eta ondoren erromeria TRIKIZIO taldearen eskutik. Kontzertuak doan izango dira

