egunon aiaraldea

jauzia; euskaraz eta egunero!jauzia; euskaraz eta egunero!Eguna argitu gabe dagoela Uhinak Irratitik egunon esatera gatozkizu astelehenetik ostegunera. Ohean goxo-goxo bazaude, kafesnea eta kruasanarekin gosaltzen bestela, edo kotxean lanera bidean, ez ahaztu irratia pizteaz eta ordubetez konpainia egingo dizugu goizeko 8:00etatik aurrera.

Tokiko informazioari birpasa zabala ematen diogu goizero Egunon Aiaraldea irratsaioan. Gure eskualdean izan diren berri garrantzitsuenak aletzen dizkizuegu eta berriotako protagonistak izaten ditugu goizero gurean. Berrien birpasaz aparte eguraldiak ekarriko dizkigunaketa gure inguruan izango ditugun kultur ekitaldiak ere gogorarazten dizkizuegu. Hau guztia nobedade musikal berrienez lagunduta.
Egunon Aiaraldea tokiko informazioa bildu eta zabaltzeko Uhinak irratiak egiten duen apustu sendoaren isla da. Irratiaren erredakzio taldeak lan eskerga egiten du Aiaraldeko herri guztietan ematen diren gertakizunak jaso eta ikuspuntu aurrerakoi batetik zabaltzeko. Ahalegin berezia egiten dugu gertakizun hauen protagonista diren erakunde, elkarte edo banakoakgure mikrofonoetara ekartzen, berriak lehenengo pertsonan emateko helburuarekin. Eta hau guztia euskaraz egiten dugu, gure hizkuntzari beharrezkoa duen bultzada emanez.

Ez ahaztu, eguna informatuta hasi nahi baduzu hitzordua daukazu goizero:

Erantzun