Badator Insertkoin!

Ostiralak, gaueko zortziretatik bederatzi erdietara, Insertkoin programaren bigarren denboraldia hasiko dugu. Pasaden urteari begira aldaketa nahikotxo egin ditugu. Bi Insertkoinlari puxka  joan zaizkigu (txese eta jone, ez zaituztegu ahaztuko!) eta atal zahar batzuk desagertu eta beste berri batzuk sortu egin dira. Gauzak direla medio, hemen daukazue ordu t'erdi honetan entzun ahalko duzuena:

 No-noladagoenmunduanews: Albiste bitxiak, arraroak, are pertsona arraroago batzuek kontatu eta komentatutakoak.

Txitxiburduntziak: Lelokeriak, jende "garrantzitsuak" esandako astakeriak, bitxikeriak, elefanteak, porruak... 

Trapu zikinak: Bihar, kalean lan egiten duten hiru artistei egindako elkarrizketak entzungai. Edo agian ez.

Musikherria: Nork esaten zuen gure programan musika baino ez genuela sartzen?

Marratxo Fax: Izen zentsugabea, gure inguruko hainbat gaien analisi eroak, eta aurreko bi adjetiboak dituen hizlaria.

Iri's txokou: Txoko irlandarra edo, hobeto esanda, Iriren txokoa. Misterioak, osaba onak eta zuzeneko konexioak.              

Hau guztia, improbizazio eta humorez ederto zirpristindua, ostiralero zortiretan euskara hutsean (léase euskara 0).